XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

Posizio geografikoa

Lurralde baten kokapena, latitudean eta longitudean dituen mutur-puntuekiko.

Latitudea

Erreferentziako puntuaren eta ekuatorearen arteko distantzia angeluarra.

Longitudea

Erreferentziako puntuaren eta Greenwich meridianoaren arteko distantzia.

Egurats-kutsadura

Espainiako legerian (abenduaren 22ko 38/1972 Legea) zera ematen da halakotzat: pertsonentzat eta edozein motatako ondasunentzat arrisku, kalte edo gogaindura larria suposatzen duten gai edo energi formen presentzia airean.

Egurats-kutsatzaileak

Egurats-kutsadura kausatzen duten gai edo energi mota desberdinak dira.

Jagoletza-sareko sentsoreek kutsaduraren parametro nagusietako batzuk bakarrik eta horiek era desberdinean kontrolatzen dituzte.

Kutsatzaile horiek dira:


- Sufre-dioxidoa (SO2)
- Zatiki jalkigarriak (Z.J.)
- Zatiki esekiak (Keak)
- Nitrogeno-oxidoak (NOX)
- Karbono-monoxidoa (CO)
- Ozonoa (O3)
- Hidrokarburoak
- Beruna

Arau-hauspenak

Indarrean dagoen araudiaren arabera, halakotzat ulertzen da, kutsatzaile bakoitzak bakarrik edota besterekin elkartuta eguratsean duen presentziak goreneko maila jasangarriak gainditzea.

Jasapen eta larrialdien eskala batean goreneko maila jasangarriak otsailaren 6ko 853/1975 Errege Dekretuak ezarri zituen, gero abuztuaren 1eko 1.613/1985 Errege Dekretuak aldatu zituen arren.

Hondartzetako baino-uren osasun-kalitatea